Peru Alfaro bosgarren gizonezkotan eta Ana Balentziaga seigarren emakumezkotan, Getaria-Zarautz trabesian

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 23a, 02:00

Hernani K.E.-ko Peru Alfaro igerilariak bosgarren egin zuen atzo Getaria-Zarautz trabesian, gizonezkoetan. Alfarok 39:12ko denbora egin zuen eta Gorka Ripa irabazlearengandik 03:34ra sartu zen. Irabaztera aterako zela zioen Alfarok Getariako portuan, baina azkenean iazko postu berarekin konformatu behar izan zuen. Belauneko mina dela eta, traiatloi denboraldia alde batera utzita dauka Alfarok, baina igeri egiten jarraitzeko asmoa du. Emakumezkoetan Bergara I.E. taldeko Ana Balentziaga igerilari hernaniarrak seigarren egin zuen, 44:45eko denborarekin; Maria Teresa Garcia donostiarra izan zen irabazlea, 41:09ko denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!