Okupazioa garaile

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 23a, 02:00

Duela lau bat urte Kutxarena den etxebizitza huts bat okupatu izanagatik auzibidean jarri ninduten eta errekurtsorik onartzen ez duen sententzia atera berri du epaileak. Absolbitu egin nau hurrengo arrazoiarengatik: `…jabetza eskubidea bide penaletik babestea, jabetza horren erabilera efektiboa dagoenean egin behar da…`. Erabilerarik ematen ez zaion jabetza bat okupatzeak beraz, ez dakar zigor penalik (multa edo kartzela zigorra) sententzia honen arabera. Jabeak bide zibilera jo beharko luke (zigorrik gabekoa) bere jabetza berreskuratu ahal izateko. Okupazioaren aurkako azken legedia indarrean jarri zenetik, Euskal Herrian lehenengo aldiz eman da horrelako epaia eta aurrera begira, okupazioaren jarduera jazarpen judizialik gabe aurrera eraman ahal izatea suposatu dezake. Guzti honen argibideak eman eta aurrera begirakoei buruz hitz egiteko, batzarra deitu dugu bihar, asteartea, arratsaldeko 19:30tan Kontrakantxa Gaztetxean. Okupazio garaia dator! Azaldu! Mikel Apezetxea ATE JOKAko kidea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!