Hirurogeitik gora kontzertu Donostian gaurtik igandera, Jazzaldiaren 42garren edizioan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 23a, 02:00

Gaur Haize Orraziaren 30garren urtemuga ospatuko dute eta han izango dira Wagon Cookin’ eta DJ Solal-en emanaldiak.

jakina da ekitaldiak asko direla Donostian inguruko eta urrutiko herri askotako jendea erakartzen dutenak, batipat udaran. Horietako bat da Jazzaldia, hiriburuko hainbat txoko musikaz betetzen dituena astebetez. Gaur izango du hasiera 42garren edizioak, Haize Orraziari egingo dioten omenaldiarekin, eta igandera arte hirurogei kontzertu baina gehiago izango dira Kursaalean, Trinitate plazan, Victoria Eugenia antzokian eta beste hainbat tokietan.

Gaur Haize Orrazian

Ezohiko eszenatoki bat izango du gaur Jazzaldiak, Haizearen Orrazia, hain zuzen. Aurten betetzen dira eskultura jarri zutela 30 urte, eta horregatik emanaldiak izango dira han. 19:30etan, Amama Luisa Brass Band-ek Tabacalera eraikinetik Haize Orrazirako ibilbidea egingo du, eta behin han Wagon Cookin’ eta DJ Solal-en musika entzun ahal izango da, 21:00etan eta 22:15etan, hurrenez hurren.

Musikari ugari egunero

Aste honetan hamar kontzertu izango dira egunean Donostian, bataz beste. Bihar, esaterako, The Skatalites ska talde mitikoa izango da Zurriolako hondartzan, 21:15etan eta Popa Chubby, Gotan Project eta Gypsy Wing ere izango dira Donostian. Etzi, asteazkena, Bryan Ferry eta Living Colour izango dira, besteak beste, Kursaalean eta Zurriolan. Ostegunean Marcus Miller, Rose edo Jean Marie Ecay Trioren txanda izango da. Ostiralean The Cherry Boppers eta Jean Marie Ecay, berriro, ikusgai. Larunbatean, hilak 28, Pat Metheny ezaguna , Ramzi eta Gasteiz Blues Band-en musika izango da entzungai, besteak beste eta igandean, esaterako, Elvis Costello eta bere bandaren bisita jasoko dute trinitate plazan. Egitarau osoa www.jazzaldia.com helbidean aurki daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!