Hernani A.E.-ko Elorrabi 1978 traineruak laugarren egin zuen atzo arratsaldean, Plentziako Ikurriñan, Busturialdeak irabazitako estropadan. Honenbestez, beste zazpi punto jaso dituzte sailkapen orokorrerako, laugarren postuan mantentzeko balio diotenak. Orain Hernanik 39 puntu ditu, Arkote baino lau gehiago. Hernanik onenen tandan egin zuen arraun, eta Castro B-ren aurretik sartu ziren. Itsasoa nahiko bare zegoela baliatuta, lan ´nahiko txukuna` egin zutela adierazi zuten Arraun Elkartetik. Portugalete atzo bigarren izan zen eta sailkapen orokorrean Castro B harrapatu du eta biak lidertzan daude 52 punturekin atzoko estropada eta gero.
Hurrengoa Castro Urdialesen
Hurrengo estropada Castro Urdialesen izango du Hernanik, I. Castroko ikurriña, Avelino Ibañezen omenezkoa. 16:00etan hasiko da.
Sailkapena
1. Busturialdea 20:44,71 2.
Portugalete 20:46,06
3. Arkote 20:56,75
4. Hernani A.E. 21:06.85
5. Castro B 21:07,54
6. Deusto 21:24,22
7. Hibaika 21:28,39
8. Colindres 21:35,98
9. Getxo 21:40,10
10. Raspas 22:15,79