Antzerki festarekin bukatu dira aurtengo udaleku irekiak.

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 28a, 02:00

Atzo izan zuten Hernaniko ehundaka haurrek azken eguna udaleku irekietan. Haurrak Elizatxo eta Langile ikastoletan eta Tilosetan ibili ziren eta mozorro eta antzerki eguna izan zuten. Tilosetan zazpi eta bederatzi urte bitarteko haurrek antzezlanak interpretatu zituzten, eta azkenean begiraleek ere egin zuten numerotxoa. Ondo bukatzeko, festa bukaeran goxokiak banatu zituzten eta luntxarekin bukatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!