Ertzainak Hernaniko kiosko eta dendetan izan ziren atzo ‘El Jueves’en azken alea ez saltzeko aginduarekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 22a, 02:00

Espainiako Gobernuko fiskaltzak eskatuta, Audientzia Nazionaleko Juan Del Olmo epaileak El Jueves aldizkariko azken alea saltokietatik kentzea agindu du, Asturiasko printzeen karikatura bat dela-eta. Agindu hau bete dadin eskatzeko, ertzainak Hernaniko denda eta kioskoetan izan ziren atzo goizean. Galdetutako kiosko eta denda gehienetan, aldizkaria agortuta zegoen eta ertzainek ez zuten bat ere hartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!