Juan Ra preso ohi kataluniarrari omenaldia egin zioten ostiralean Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 22a, 02:00

Juan Ramon Rodriguez, Juan Ra, aurtengo maiatzean aske utzi dutela-eta, Euskal Herrian dituen lagunek omenaldia egin zioten ostiralean Hernanin. Bi herri, borroka bat zioen pankarta bat jarri zuten, ikurrinarekin eta esteladarekin, eta ondoren dantzariak eta txalapartariak izan ziren omenaldian. Juan Ra 2002an espetxeratu zuten, ETAko Bartzelona komandoarekin kolaboratzea leporatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!