Haize Orrazia kokatu zuteneko 30 urte bete direla eta, Chillida Leku museoak haurrentzako tailerra antolatu du abuztuaren 6, 7 eta 8rako ´sorkuntzaren prozesua ezagutu eta museoaren espazioan eskultura proiektu bat lantzeko`. Tailerrean haurren somaketa eta sormena garatuko da eta horrez gain arte publikoa errespetatzen erakutsiko dute, Eduardo Chillidak hiri espaziorako izandako erlazioaren bitartez.
Programa zehatza
Tailerra 16:00etatik 19:00etara izango da eta programa zehaztuta dago. Lehenengo egunean haurrak Chillida Leku ezagutuko dute eta Haize Orraziaren historia ezagutuko dute, eskulturen sormen eta kokapenean espazioak duen garrantziaz jabetuta. Haurrek eskultura baten bozetoa egingo dute, baita ere. Bigarren egunean bozetoa taldean erakutsiko dute haurrek eta aurrera eramango dutena aukeratuko dute. Azken egunean, aukeratutako 3Dko maketa eta eskultura sortuko dute, eta eskultura maketan kokatuko dute.
Zer egin parte hartzeko?
Tailerra 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzendua dago eta 25 euro balio ditu (materiala barne). Abuztuaren 3ra arte dago izena ematea educacion@museochillidaleku.com helbidean edo 943-335308 telefonoan. 30 plaza daude.