Hernaniko trainerua irabazteko borrokan sartu zen atzo San Pedroko estropadan, azkenean bosgarren geratu arren. Hori esan zuen Xabier Zabala hernaniarren entrenatzaileak, eta espero du atzoko hobekuntzak gaur eragina izatea, Plentziako uretan. Atzo, Castro Bk irabazi zuen Hibaikako ikurriña, Portugalete baino 26 zentesima gutxiagon eginda ibilbidea. Arkote eta Busturialdea, hirugarren eta laugarren, zentesima batean sartu ziren. Bosgarren sartu zen Hernani, hirugarrena hiru segundutara eta aurrena seira zuela. Elorrabi 1978 traineruak mantendu egin du sailkapen orokorreko laugarren postua eta aldea zabaldu egin du gainera atzekoengan; orain bost puntuko abantaila dauka. Gaur Plentziako Ikurriña Gaur arratsaldean Plentziako ikurriña jokatuko da, 18:00etatik aurrera. Estropada itsaso zabalean izango da, ez atzokoa bezala (badian eta itsasoan).
Laguntzaile egiteko deia
Arraun elkartea, urtea aurrera atera ahal izateko finantziabideak bilatzen ari da eta taldeko laguntzaile edo bazkide izango diren herritarren bila dabil, besteak beste. Lehen laguntzaile izan zirenen zerrendak daude Aralar eta Oindi tabernetan, eta horietan animatzen denak ez du bere izena azpimarratzea besterik izango. Horrez gain, leguntzaile berriei ere egin die dei Hernaniko arraun elkarteak beren izena eta datuak zerrendan apuntatu edo ondoko telefono honetara deitzeko (669 27 04 81).