Finalaurrekoak

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 25a, 02:00

HERNANIKO Laurterdiko Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira gaur arratsaldean. Jubenil mailan Arrietak eta Aizpitartek neurtuko dituzte indarrak eta nagusietan Alvarez eta Ojuelek. Partiduak 17:00etan hasiko dira, kiroldegian. Joan den igandean jokatu ziren aurreneko bi finalaurrekoak eta jubenil mailan Esnaola sailkatu da finalerako, Otaegiri 22 eta 11 irabazita. Nagusi mailan, Oiagak jokatuko du finala, igandean Erroizeneari 22 eta 10 irabazi baitzion. Infantil mailako finala, berriz, Lopez eta Murgiondok jokatuko dute. Hiru finalak larunbatean jokatuko dira, kiroldegian, goizeko 11:00etan.

Mendizabal gaur Bizkaian
Profesionaletan, Oier Mendizabalek Etxebarrian jokatuko du gaur, arratsaldeko 17:00etan. Arretxe II izango du lagun eta Unanue-Iza aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!