Nagusien eta jubenilen final aurrekoak gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 22a, 02:00

Jubeniletan Esnaolak eta Otaegik jokatuko dute eta nagusietan Oiagak eta Erroizeneak, 11:00etatik aurrera. Atzo Lopez eta Murgiondo infantilak sartu ziren finalean.

Astebete besterik ez da falta Hernaniko lauterdiko txapelketa bukatzeko, eta azken kanporaketak jokoan dira dagoeneko. Gaur, kiroldegian, 11:00etatik aurrera nagusietako eta jubeniletako finalista bana ezagutuko dugu. Gazteetan Eñaut Esnaola eta Aritz Otaegi izango dira nor baino nor, eta nagusietan, Garikoitz Erroizenea eta Josu Oiagaren arteko partidu interesgarria izango da ikusgai. Irabazleek aste osoa baliatu ahal izango dute finala prestatzeko.

Infantilen finala erabakita

Infantil mailako bi finalerdiak jokatu ziren atzo eta finalerako Ander Lopez eta Aritz Murgiondo sailkatu dira. Lehen partiduan Ander Lopezek Eneko Lujanbiori irabazi zion, 22-18. Partidu ia gehienean joan zen aurretik Lopez; Lujanbiok ere izan zituen bere aukerak, baino gehixeago hutsegin zuen. Bigarren partidua estuagoa izan zen oraindik, Aritz Murgiondok 22-20 irabazi baitzion Jon Ander Elortzari. Murgiondok partidu hasieran ihes egin zuen markagailuan indarra aprobetxatuta, baina, Elortzak ondo erreakzionatu zuen eta azkenean garesti saldu zuen finalerako txartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!