Hernaniko hiru paletari Durangoko nazioarteko topaketan hilaren 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 22a, 02:00

Eneritz Perez, Mirari Pagola eta Irati Ugalde, Hernaniko hiru paletari gazteak Durangon dira Munduko Pilota Batzarrak antolatutako nazioarteko topaketetan parte hartzeko, hilaren 31ra arte. Paletan eta trinketean ariko dira hiru gazte hernaniarrak eta beraiekin batera Txiletik, Mexikotik, Argentinatik, Venezuelatik eta Dominikar Errepublikatik etorritako paletariak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!