Goiz Eguzkiko taldea Covadongan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeko taldea ez dago geldirik egoteko, eta urteko bidaien zerrendari Covandongako Lakuetakoa erantsi berri diote. Bi talde joan dira bertara eta primeran pasa dute Kronikari esan diotenez. Covadongaz gain, Villaviciosa, Gijon, Aviles, Tazones eta Salinas bisitatu dituzte, Hernanitik joandako bi autobuskadak. Galiziarako eskaera haundia Irailaren 26tik urriaren 5era Galiziara antolatu dute irteera Goiz Eguzkitik. Izen ematea asteazkenean egin zuten Goiz Eguzkin bertan eta 20 minutuan bi autobuskada bete ziren eta kideren bat edo beste itxaron zerrendan ere geratu omen da. Autobusean hartuko duten lekuaren zozketa uztailaren 27an izango da, datorren ostiralean, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!