Ugalde bosgarren eta Usabiaga seigarren Añorgan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Bolari hernaniarrak Añorgako bolatokian izan ziren joan den igandean, Karmengo jaietako txapelketan. Hernaniar onena Joxe Ugalde izan zen bertan, 36 brila bota eta bosgarren eginda. J.M. Usabiagak brila bat gutxiago bota zuen eta seigarren egin zuen. Asteburu honetan eta hurrengoan ez dute tiraldirik izango eta datorren zita Aian izango da, abuztuaren 5ean, goizetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!