‘La casa de mi padre’ filmeko errodajea Hernanin, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Datorren astearen hasieran, La casa de mi padre filmerako grabaketak egingo dituzte Hernanin. Filme horretan Carmelo Gomezek, Juanjo Ballestak eta Emma Suarezek hartzen dute parte, besteak beste, eta Gorka Merchan donostiarraren zuzendaritzapean ari dira. Gomez eta Ballesta pelotan jokatzen aritu dira joan den astean Beotibarren, eta Peñagarikano eta Ongai pelotariek egin dituzte ordezko lanak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!