Musika beltzarekin dantza egiteko aukera Donostiako Doka-n Aritz Sound Systemen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Rapa, reggaea, funkia, soula eta afro-brasildar erritmoekin gozatzeko aukera izango du gaur Donostiako Doka Kafe Antzokira inguratzen denak, gaueko 23:00etatik goizaldeko 04:00etara. Aritz Sound System hernaniarra eta bere lagunak ariko dira musika jartzen eta horrez gain, Bilboko 121 Krew eta Rayco, Dancin Ladies, Jaifun eta Break dantzariak ariko dira.

Bihar Oreretako jaietan Bihar, igandea, Aritz Sound System Oreretako jaietan ariko da musika jartzen, gauerdiko 00:30etatik 04:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!