Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluzek txispa eta umore askoko saioa eskaini zuten atzo Kixkal tabernan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

San Inazio egunean, Santa Barbaran antolatzen duten festa girotzen hasteko, bertso saio berezia antolatu zuen atzorako Morkaiko taldeak. Kixkal tabernan. Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia aritu ziren bertsotan. Bikote honekin espero zen bezala saio bizia izan zen atzokoa eta Kixkal tabernara hurbildu zirenak gozatu zuten bi bertsolarien elkarrizketa eta ateraldiekin. Morkaikoko kideak izan ziren gaia jartzen eta haurrak izateagatik emango duten diru laguntza berria, Aitorrek aizkoran hasteko nahia izan ziren gaietako batzuk. Ondoren, bertsolariak elkarri jarri zioten gaia eta agurrarekin bukatu zuten jaialdia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!