Rivasek 56,90 bota zuen Sagastialden

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Joan den asteartean parte hartze libreko jaurtiketak izan ziren Sagastialdeko pistan eta Servando Rivas CD Hernaniko jaurtilari jubenilak bere bigarren marka onena egin zuen, 56,90 metrora botata 5 kiloko mailua. 58,45ean dauka marka onena Rivasek. Seniorretan Scania Pamplona taldeko Jesus Mateo izan zen onena, 53,60-ko jaurtiketarekin (7 kilo 1/4-eko bolarekin). Emakumeetan Tania Sola iruindarra izan zen onena, 54 metroko jaurtiketarekin (4 kiloko mailua). Beteranoetan Isabel Reyes CD Hernaniko kideak bere marka hobetu zuen, 25,69ko jaurtiketarekin (3 kiloko mailuarekin) Servando Rivasek datorren larunbatean izango du denboraldiko azken hitzordua, Gasteizen, La Blanca lehiaketan.

Iruretagoiena Gasteizen Maitane Iruretagoienak Gasteizen korrituko du asteburu honetan, absoluto mailako Euskadiko txapelketan, 100 metroko proban.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!