«2003ko abenduan bigarren aldiz atxilotu eta sei hilabetez isolamenduan eduki zuten Ibon»

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Askatasuna erakundea Hernaniko preso politikoen egoera azaltzen ari da, hamabostean behin. Gaurkoan Ibon Fernandez Iradi presoaren egoeraren berri eman du Kronikara bidalitako prentsa oharrean. 2002an atxilotu eta komisaldegitik ihes egin zuen Ibon Fernandez Iradi Susper 2002ko abenduan atxilotu zuten gendarmeek Baionan, baina bi egunetara ihes egin zuen komisaldegitik. ´Atxilotu zutenean degrissement izeneko ziegan sartu zuten, mozkorrentzako erabiltzen duten ziegan` dio Askatasunak. 2003an atxilotu eta 6 hilabete isolamenduan 2003ko abenduan, lehenengo atxilo-tzetik urtebetera, berriz atxilotu zuten Fernandez Iradi, Mont de Marsanen. Orduan gendarmeek eta polizia espainiarrak elkarlanean: ´Atxiloketa horretan, tortura latzak jaso zituen Ibonek, eta bi saihets puskatu zizkioten. Fleury Merogis-ko espetxean sartu zuten eta 6 hilabetez isolamenduan eduki zuten` azaldu du Askatasuna erakundeak. Gaur egun Bois D’arcy-n Aste honetan urtea bete du preso hernaniarrak Bois D’arcy-ko espetxean, 2006ko uztailaren 19an eraman baitzuten bertara. Paristik gertu eta Hernanitik 1.000 km.-tara dagoen espetxe horretara bidaia bakoitzaren gastua 130 euro ingurukoa da. Gaur egun, Ibon Geografia ikasketak egiten ari da eta Askatasunak salatu du traba ugari izan dituela apunteak jasotzeko eta horren ondorioz azterketa batzuk ezin izan dituela egin. ´Horrez gain, Fernandez Iradik ez du telefonoz deitzeko eskubiderik, Maison D’arret-eko baldin-tzak (epaitu gabeko presoak) direla-eta. Era berean, egunean hiru orduko patioa besterik ez du izaten`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!