KAE2 ligako bi estropada jokatuko dira gaur eta bihar, San Pedro eta Plentziko uretan. Hernaniarrak laugarren postuan daude sailkapenean, hasiera ona egin arren, pixka bat behera egin baitute azken estropadetan. Gaur eta biharko jardunaldiak garrantzitsuak dira Elorrabi 1978 traineruarentzat, ondo ibiliz gero, lehen hiru postuetako borrokan jarraituko bailuke. Gaurko estropada eguerdiko 12:00etan izango da San Pedron, eta biharkoa, arratsaldeko 18:00etan Plentzian.
Sailkapena 1. Castro B 36 p. 2. Portugalete 34 p. 3. Busturialdea 33 p. 4. Hernani A.E. 26 p. 5. Deusto 23 p. 6. Getxo 22 p. 7. Arkote 19 p. 8. Colindres 15 p. 9. Hibaika 7 p. 10. Raspas 5 p