Dena prest Astigarragan Santio jaiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Herri Krosa izango da gaur Astigarragan, aurtengo festetako lehenengo ekitaldia, Apeztegi plazaren paretik 17:30etan abiatuta. Nekeak arintzeko, bestalde, Jaien atariko musika emanaldia ere gaur izango dute Foru plazan, 22:30etan, herriko musika talde eta bakarlariekin. Gainerako ekitaldiak asteartetik aurrera izango dira. Asteartean Astigarte arte-tailerreko kideek izango dute ohorea festari hasiera eman eta pregoia irakurtzeko. Hortik aurrera, igandea bitarte sei eguneko festa izango dute herrian, denen gustoko ekitaldi eta ikuskizunekin, urteroko ekitaldiak, ekitaldi bereziak, Santa Ana eguna, asteburua...

Aspaldiko Santio jai luzeenak ekitaldiz beteta datoz aurten ere

Gaur Herri krosa izango da festetako lehen ekitaldia, 17:30etan. Asteartean Astigarte taldeak pregoia irakurriko du. Santa Ana eguna eta asteburua espero dira jendetsuenak. Gazte Asanbladak egitarau berezia antolatu du 24tik 29ra. Santio jaiak asteburutik asteburura izango dira aurten, aspaldiko luzeenak, eta ez da ekitaldi faltarik izango adin eta gusto guztientzat. Festei hasiera asteartean emango zaie, 12:00etan txikienek eta 19:00etan nagusiek, Astigarte taldearen eskutik. Astigartek urte asko daramazki Astigarragan pintura tailerrak ematen eta egindako lanaren esker onez, festen hasierako pregoia irakurriko dute. Herri krosa izango da gaur 17:30etan jaietako lehendabiziko ekitaldia (izenematea 17:15etan Kale Nagusian). Urtero bezala izango dira jende asko biltzen duten ekitaldiak: Astigar dantza taldearen emanaldia, Larrain dantza herrikoia, Iker Ruizen oroimenezko 3x3 saskibaloi txapelketa, betizu jana Foru plazan, Goitibehera jaitsiera eta abar. Santa Ana eguna berezia da herritarrentzat, eta aurten ere prestatu dituzte, gosaritik hasita, sokamuturra, trikitilari, bertsolari, aizkolari, artisau, idi-proba eta Hernani eta Astigarragaren arteko herri kirol desafioa, ostegunarekin. Bestalde, asteburuan, zerbait berezia nahi duenak ere izango du aukera: hegazti harraparien exibizioa jarri dute asteazkenean, Las águilas de Valporquero; Perlas y plumas Los Gingersen ikuskizuna; Segway ibilgailu elektrikoetan ibilaldiak, ostiralean; The professional idiot ikuskizuna, larunbatean; Venezuelako Urban Percusion System taldea, igandean; eta kontzertuak egunero-egunero, goizaldera arte. Gazte Asanbladak egitarau berezia txosnagunean Gazte Asanbladak, bestalde, egitarau berezia prestatu du asteartetik igandera, eta ekitaldi mordoxka izango dira, txosnagunean, dohainik. yy

Santioak. Egitaraua

Uztailak 21, larunbata 17:30: Astigarragako V. Herri krosa. Izenematea 17:15ean Kale Nagusian, Apeztegi plaza parean. 22:30: Jaien atariko emanaldia Foru plazan. Parte hartzaileak: Aiztondo abesbatza, Astigar dantza-taldea, Norberto Almandoz musika-eskolako trikiti taldea, akordeoi orkestra, txistulariak, Eira taldea eta Iratzar haurren abesbatza, Txirriskla elkarteko txistulariak, Bisai taldea eta Morau abeslaria.

Uztailak 24, asteartea 12:00: Txupinazo txikia udaletxeko balkoitik eta haurrentzako jolasak Foru plazan. 14:00: Haurrentzako bazkaria Foru plazan. 16:00-18:00: Haurrentzako itxuraldatze tailerrak Foru plazan: tatuajea, ile-apaindegia... 18:00: Txokolate-jana Foru plazan. 19:00: Txupinazo nagusia udaletxeko balkoitik. Astigarteko kideek suziria piztuko dute. 19:15: Erraldoi eta buruhandien kalejira Txirriskla taldeko txistulariek lagunduta. 20:30: Gazteen txupinazoa eta txosnen gunearen irekiera. 23:30: Ania bakarlariaren kantaldia txosnen gunean. 23:30-03:30: Abiba J.Barandiaran plazan. 00:00: Santiago ermitako kanpaien errepika Xaguxar taldearen eskutik.

Uztailak 25, asteazkena 07:30: Aulki-jokoa eta txokolate-jana dultzaineroek alaituta Foru plazan. 09:30: Txirriskla txistularien diana. 11:00: Meza nagusia Santiago ermitan. 11:30-13:00: `Las águilas de Valporquero` hegaztien exhibizioa Foru plazan. 12:00: Jatorrenak txarangaren irteera. 18:00: Astigar dantza taldea pilotalekuan. 19:30: `Perlas y Plumas` Los Gingersen ikuskizuna Joseba Barandiaran plazan edo, euria eginez gero, kiroldegian. 20:00: Jatorrenak txarangaren irteera. 23:00: Antzerkia txosnen gunean. 23:30: Larrain-dantza herrikoia. Foru plazatik Joseba Barandiaran plazara. 00:30-02:30: Tapia eta Leturia Joseba Barandiaran plazan. 02:00: Karaokea txosnen gunean.

Uztailak 26, osteguna - Santa Ana 06:00: Gosari herrikoia txosnen gunean. 07:30: Sokamuturra Errekatxo kalean. 09:00: Elustondo trikitilarien kalejira. 10:00: Iturengo joaldunen irteera. 11:30: Santa Ana hasiera Foru plazan. Sagardo dastatzea, artisauak, idi-proba, bertsolariak. 17:30: Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen kalejira. 18:00: Herri kirol jaialdia Foru plazan. EHko 3. mailako aizkolari txapelketa eta Herri-kirolak: Hernani - Astigarraga. 18:30: Haur eta gazteentzako jolasak txosnetan. 20:00-22:00: Egan taldearen emanaldia Joseba Barandiaran plazan. 23:30: `Hamaika bertute` bertso-saioa txosnen gunean. 00:00-02:00: Egan taldearen emanaldia Joseba Barandiaran plazan.

Uztailak 27, ostirala 11:30-13:30: Haur parkea Foru plazan. 13:00: Triki kalejira J. Barandiaranetik. 14:30: Gazteen bazkaria txosnen gunean. 16:30-19:30: Haur parkea Foru plazan. 17:00: Gazte-koadrilen arteko olinpiadak. 18:00-20:00: Segway ibilgailu elektrikoetan ibilaldiak Apeztegi plazan. 18:30: Albaniako musika eta dantza. 19:30: Gazteen kalejira umoretsua. 19:30: Areto-futboleko finala kiroldegian. 23:00-03:00: Ezeonikez, Lyskam eta The Zepo taldeen emanaldia txosnen gunean. 00:00-03:00: Lord Byron taldea.

Uztailak 28, larunbata 10:00-18:00: Iker Ruizen oroimenez VII. 3x3 saskibaloi-txapelketa kiroldegian. 12:00: Los Pasai txarangaren irteera. 12:00: Toka txapelketa Foru plazan. 14:00: Betizu-jana Foru plazan. Txartelak Ikatza tabernan salgai uztailaren 25 arte. 17:00: Jose Luis Berakoetxearen oroimenezko III. Esku-pilota jaialdia pilotalekuan. 18:30: `The professional idiot` Apeztegi plazan. Euria bada, udaletxeko arkupean. 20:00: Sokamuturra Errekatxo kalean. 23:00-03:00: Akatu, Harrika eta Feos pero Majos taldeak txosnen gunean. 23:30-03:30: Montes Blancos orkestra Joseba Barandiaran plazan.

Uztailak 29, igandea 07:30: Sokamuturra Errekatxo kalean. 12:00: Iruñeko Aldezar Erraldoi eta gaiteroen konpartsa, Foru plazatik abiatuta. 17:30: IV. Goitibehera-jaitsiera Bordatik. 17:30: Trikimako Nabarreriako zezentxoak Errekatxo kalean hasita. 19:00: UPS `Urban Percusion System` Venezuelako taldea Foru plazatik hasita. 20:00: Koadrilarteko tortilla-pintxo lehia. 20:30: Trakets Joseba Barandiaran plazan. 23:00: Su festa. Piroteknia Astondoa. 23:15: Zezensuzkoa J.Barandiaran plazan. 23:00-01:30: Trakets.

Gazte Asanblada

Uztailak 24, asteartea 20:30: Gazte txupinazoa eta txosna gunearen irikiera. 23:30: ANIA bakarlariaren kontzertua. Ondoren Astigarragako ANKATARTEKO OI

Uztailak 25, asteazkena 23:00: Honolulu antzezlana Gilkiritxoren eskutik. 02:00: Karaokea.

Uztailak 26, osteguna 06:00: Gosaria. 18:30: Haurrentzako jolasak. 23:30: Bertso Saioa ´Hamaika Bertute`: Xamoa, Uxue Alberdi, Ander Lizarralde, Haritz Casabal. Gaijartzailea: Agin Rezola.

Uztailak 27, ostirala 13:00: Triki kalejira J. Barandiaran plazatik. 14:30: Gazte bazkaria. 17:00: Kuadrilen arteko olinpiadak 19:30: Kalejira umoretsua Joseba Barandiaran plazatik. 23:00: Kontzertuak: The Zepo, Lyskam, Ezeonikez. Ondoren Dj BULL.

Uztailak 28, larunbata 20:00: Preso eta iheslarien aldeko omenaldia 23:00: Kontzertuak: Harrika, Akatu, Feos Pero Majos. Ondoren, DJ Bull.

Uztailak 29, igandea 20:00: Kuadrilarteko pintxo eta tortila lehiaketa. Ondoren, afari-merienda herrikoia. 23:00: DJ Talo, Aritz Sound System.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!