‘Azur eta Asmar’ animaziozko filma gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 20a, 02:00

Udako zinea eskaintzen ari dira atzoz gero Atsegindegin eta gaur Azur eta Asmar animaziozko filma ikusteko aukera izango da, 22:30etatik aurrera. Andre berak haziko ditu Azur ilehoria eta konde baten semea eta Asmar beltzarana, bere semea. Anaiak zirelakoan haziko dira eta dagoeneko helduak eta aurkakoak direla, maitagarriaren bila abiatuko dira, magiaz, arriskuz eta espantuz beteriko herrialdeetan barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!