Iam Raros bigarren ‘Galleta Rock’ jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 19a, 02:00

Iam Raros talde hernaniarra Aguilar de Campoon (Palentzia) izan da joan den asteburuan, hango Galleta Rock jaialdian. Bertan oso harrera ona izan dute eta epaimahaiaren bigarren saria jaso zuten eta lehenengoa jasotzetik boto bakarrera geratu ziren. Antolakuntzak bere emanaldia jaialdiko indartsuena izan zela esan zuen eta zorionak eman zizkien. Talde hernaniarrak Antiguoko Doka antzokian joko du bihar, Donostia hiria pop-rock lehiaketako final aurrekoan, eta Logroñon, Badajozen, Etxarri-Aranatzen eta Ordizian ere izango dituzte emanaldiak aurrerago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!