Ezkurra eta Zeberio aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 19a, 02:00

Galarretan erremonte jaialdi ederra ikusteko aukera izango gaur, arratsaldeko 16:00etan. Partidu estelarrean Koteto Ezkurra eta Patxi Zeberio aurrez aurre ikusteko aukera izango da. Nafarrak Iriarte izango du atzelari eta gipuzkoarrak Etxeberria III. Gainerako partiduak: Matxin IV-Martinez I/Etxeberria IV-Gaztelu, Altuna II-San Miguel/Juaristi-Urrutia, eta Uterga-Etxabe/Matxin III-Auzmendi. Bestalde, Iñaki Lizasok lesioa izan zuela ere jakitera eman du Erremonte 2000 enpresak eta laster hasiko den buruz buruko txapelketa galdu egingo du, 2000ko txapeldunak. Hilabete eta erdiz izango da baja.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!