Olatz Altunak bi urre eta zilar bat Euskadiko txapelketan, denbora izugarriak egin ez arren

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 19a, 02:00

Olatz Altuna igerilari hernaniarrak Euskadiko txapelketan hartu du parte joan den asteburuan, Ordizian, eta ez da oso kontentu bueltatu, urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu arren. Altunak datorren asteko Espainiako txapelketarako prestatzea zuen helburua, baina beroa eta haizea zirela-eta ez zen nahi bezain ondo aritu, Euskal Herriko txapelketa honetan. Hala ere, Bardulia taldeko igerilariak irabazi egin zuen 50 metroan, librean eta tximeletan, eta 100 metro librean bigarren.

Datorren astean Bartzelonan

Olatz Altuna larunbatean dijoa Bartzelonara eta datorren asteartetik ostiralera bertan parte hartuko du Espainiako txapelketan. Ez du nolanahiko helburua eramango hernaniarrak Bertzelonara, berrogeita hamar metro librean domina bat lortzen saiatuko baita. Hernaniarrak badaki domina hori lortu lezakeela, baina baita seigarren gelditu litekeela ere, lehen postuetan igerilariak oso berdinduta baitaude, Kronikari esan diotez. Ia ezinezkoa diruediena, lehen postua lortzea izango da, Maria Jesus Palacios madrildarra izango baita faborito garbi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!