Zinea kalean ikustea gustoko dutenek gaur, bihar eta etzi izango dute aukera Atsegindegin, gaueko 22:30etatik aurrera. Kultur Batzordeak antolatzen duen udako zinearen barruan hiru pelikula emango dituzte.
Ocean’s Thirteen, hasteko
Gaur, Ocean’s Thirteen pelikula ikusteko aukera izango da, Ocean’s saileko hirugarrena. George Clooney protagonista duen pelikula honek antzezle famatuz betea du banaketa: Brad Pitt, Matt Damon, Andy Garcia eta Al Pacino. Danny Ocean eta bere gizonek, arrazoi bat badute arrisku haundiko kolpe bat emateko: lagun bat defendatzea. Will Bankek saldu zuen Tishkoff eta orain, kosta ala kosta Bank izorratu nahi du Ocean eta bere taldeak, bere kasino berriaren inaugurazioan. Steven Soderbergh zuzendari duen filma da eta 122 minutuko iraupena du.
Bihar, Azur eta Asmar
Bihar animaziozko film bat izango da Atsegindegi plazan, Azur eta Asmar. Andre berak haziko ditu Azur ilehori eta begi urdina eta Asmar beltzarana eta begi beltza. Azur noble baten semea eta Asmar andrea berarena. Bi anaiak, dagoeneko helduak eta aurkakoak, Djins-en maitagarriaren bila abiatuko dira, magiaz, arriskuz eta espantuz beteriko herrialdeetan barrena. Gidoia eta zuzendari lana Michel Ocelotena da eta filmak 99 minutuko iraupena du.
Larunbatean, Piratas del Caribe 3
Piratas del Caribe: En el fin del mundo filmak itxiko du aurtengo udako zine emanaldia, larunbatean. Lord Cutler Beckett-ek barku fantasma hartu du eta bere kapitain gaiztoa gatibu hartu... Gore Verbinskik zuzentzen duen film honek akzioa, abentura eta fantasia ditu oinarri, eta antzezle nagusi: Johnny Depp, Orlando Bloom, Keira Knightley, Geoffrey Rush eta abar luze bat. 168 minutuko iraupena du.