‘Ocean’s Thirteen’ filmak irekiko du aurtengo udako zikloa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 18a, 02:00

Aurten ere kaleko zinea izango da, Udaleko Kultur batzordeak antolatuta, eta hiru filme jarriko dituzte. Bihar izango da lehenengoa, Ocean’s Thirteen, Steven Soderbergh-ek zuzendutako akziozko filma. Ocean (George Clooney) kolpe berri bat prestatzen ari da, Willie Banks (Al Pacino) izorratzeko eta honen kasino berriaren inaugurazioan ekiteko asmoa dute. Clooney eta Pacinorekin batera, Brad Pitt, Matt Damon, Andy garcia eta abar azaltzen dira filmean. 22:30etan proiektatuko dute, Atsegindegin. Etzi, Azur et Asmar- jarriko dute, eta etzi damu, Piratas del Caribe 3.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!