Pagola-Aizpitarte eta Alvarez-Aldazabal gaur kiroldegian, lauterdiko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 18a, 02:00

Hernaniko lauterdiko txapelketako bi partidu jokatuko dira gaur kiroldegian, final laurdenetako azkenak. Jubeniletan, Pagolak eta Aizpitartek neurtuko dituzte indarrak, eta nagusietan, Alvarez txapelduna sartuko da gaur txapelketan, Aldazabal loiolarraren kontra. 17:00etan hasiko da aurreneko partidua. Bihar ere izango da partidurik, Oiagak eta San Sebastianek atzeratutako partidua jokatuko baitute, 17:30etan kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!