Kaxkoko Karmen jaietan, urtero bezala, mus eta eskoba txapelketak izan ziren eta baita eskaparate politenaren txapelketa ere. Herenegun 20:00ak aldera Plaza Berrin egin zuten ekitaldian, onenak saritu zituzten, eta ondoren sardinak jateko aukera izan zuten joandakoek. Sarituak hauek izan ziren: Eskoban, irabazle Apari-Itziar eta bigarren Jon-Mari Karmen; musean, irabazle Bixente-Maite eta bigarren Karmen-Roberto. Eskaparate politena Peña okindegiak jarri zuen, umeen jokoak irudikatuta. Ekitaldi bukaeran Juan Manuel Pinedak kantuan duen abilezia erakutsi zuen zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!