Goiz Eguzki jubilatu etxeak Galiziara bidaia antolatu du, hamar egunerako, irailaren 26tik urriaren 5era. O Groveko Brasil hotelean hartuko dute ostatu eta handik Galiziako eta inguruko hainbat herri bisitatuko dituzte, hala nola, La Bañeza (Leon), Santiago, A Coruña, Ribeira Sacra, Las Bateas, eta Simancas (Valladolid).
Gaur hasiko da izen ematea
Joan nahi duenak gaurtik aurrera izango du izena emateko aukera, uztailaren 27ra arte. Egun horretan tokien zozketa egingo dute eta zeintzuk joan ahal izango duten erabakiko da. Izena emateko ordutegia 17:00etan hasiko da eta lehenengo 55 pertsonentzako segurua izango da tokia.
Bidaiaren prezioa, 480 euro
Bidaia 480 euro kostako da eta horietatik 80 euro zozketa eguna aurretik ordaindu beharko dira. Gainontzekoa jubilatu etxeko kontu korrontean ingresatu beharko da, beti ere, irailaren 7aren aurretik eta izen-abizenak eta Galiziarako bidaiarako dela jarrita.