Ezkurrak, Etxaberekin, eta Zeberio IIk errebantxa gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 21a, 02:00

Ezkurra eta Zeberio II berriz izango dira aurrez aurre gaur Galarretan. Herenegun jokatutako partiduan Zeberio II-Etxeberria III-k 40-31 irabazi zieten Ezkurra-Iriarteri, eta Kotetok arantza atera nahiko du gaur. Jokin Etxabe izango du atzean, eta Zeberiok Urrutia. Beste partiduak: Zulaika-Agirrezabal/Gorriz-Aizpurua II; Bitoria-Etxeberria III/Altuna II-San Miguel; eta Uterga-Lekunberri/Agirresarobe-Auzmendi. 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!