Xanti Aizpurua tolosarrak estelarra jokatzeko saria izango du gaur Galarretan, uztailean bost garaipen jarraian lortu eta gero. Aizpurua IIk Altuna IIrekin jokatuko du eta parean Bitoria eta Eizagirre izango dituzte. Aizpurua IIk Jon Eizagirre izango du kontrario atzeko koadroetan eta ez du lan erraza izango, oso forma onean baitago. Beste hiru partiduak hauek izango dira: Olazar-Etxeberria III/Iribarren-Urko; Bereziartua-Angel Lekunberri/Urriza-Auzmendi eta Zalakain-Etxezabal/Zulaika-Zubizarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!