Raul Garcia hernaniarra Eibarrera

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 17a, 02:00

Raul Garcia futbolari hernaniarrak bigarren mailan jokatuko datorren denboraldian Eibar taldearekin. Hernaniarra 31 urteko jokalaria da eta iaz 2.B mailako Burgos taldean aritu zen. Futbol munduan ibilbide luzea egin du Raul Garciak, Sanse, Racing de Ferrol, Barakaldo, Real Union eta Palentzia taldeetan aritua baita Burgosera joan aurretik . Eskuin lateralean edo zentral postuan jokatzen du eta datozen bi denboralditarako fitxatu du Eibarrekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!