Guztiak ez dira berdinak.

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 17a, 02:00

`Bo! Udaletxeko jende guzti hori !! Denak berdinak dira` ´Bat jarri edo bestea jarri... zaku berekoak dira denak eta!!!` Gure herriko kale, denda eta tabernetan antzeko esaldiak entzutea oso ohikoa da, baina zorionez hori esaten dutenak erratuak daude. Ez da egia. Alderdi politiko guztien jokaera ez da berdina eta horren adibidea ostegunean izan genuen Hernaniko udaletxean. Ostegunean ezker abertzaleko alkate eta zinegotzien botoekin alkatearen eta egon daitezkeen zinegotzi liberatuen soldata % 40a jaistea erabaki zen. A zer nolako aldea beste batzuen jokaerarekin! Baina ez zen izan hori ezberdintasun bakarra. ANVko zinegotziek pleno eta batzordeetara joategatik orain dela lau urte jarritako ordainsariak kentzea proposatu zuten ere. Hemen jarrerak argiak izan ziren ere: ANVko zortzi botoak kentzearen alde eta EA-PNV-PP-PSE eta Ezker Batua-Aralar, denak bat eginez, beraien 9 botoekin ordainsari horiek kentzearen aurka. Azken hauek irabazi zuten bozketa jakina!!! Polita eta argigarria izan zen osteguneko plenoa. Batzuen eta besteen arteko aldeak nabarmen geratu ziren agerian eta hori pozgarria izan zen neretzat. Zalantzarik ez dago: alderdi politiko guztiak ez dira berdinak. Mikel Arrieta Iraola
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!