Hernaniko Lauterdiko Txapelketako final-laurdenak ari dira jokatzen Hernaniko pelotariak, infantil, jubenil eta nagusi mailan eta atzo eta herenegun sei partidu izan ziren. Larunbatean, infantil mailan, Murgiondok 18-8 irabazi zion Etxenikeri eta Elorzak 18-2 Artolari. Nagusi mailan, berriz, Erroizenea 22-10 nagusitu zitzaion Yuberori. Bestalde, atzo, infantil mailan, Lujanbiok 18-3 irabazi zion Leoneti eta Lopezek 18-4 Urkizuri. Jubenil mailan, berriz, Arrietak 22-1 irabazi zion Zapiaini.
Gaur eta etzi ere partiduak
Final laurdenak gaur eta etziko partiduekin bukatuko dira, finalaurrekoei paso emateko. Gaur, 17:00etatik aurrera, Otaegi eta Garmendiak jokatuko dute jubenil mailan eta Oiaga eta San Sebastianek nagusi mailan. Esnal eta Ojuelen arteko partidua ez da jokatuko, Esnal eskuko minez baitago. Ojuelek jokatu gabe aurrera egiteko aukera izango du beraz, aurreko fasean bezalaxe, Gorrotxategik ere ezin izan baitzuen jokatu bere aurkako partidua.