‘Ocean’s Thirteen’, ‘Azur eta Asmar’ eta ‘Piratas del Caribe’ aurtengo udako zinean

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 15a, 02:00

Kultur batzordeak Udako zinea antolatu du datorren asterako eta hiru film jarriko dituzte Atsegindegiko plazan. Uztailaren 19an, osteguna, Ocean’s Thirteen izango da; 20an, ostirala, berriz, Azur eta Asmar-en txanda izango da; eta zikloa Piratas del Caribe: En el fin del mundo filme arrakastatsuarekin bukatuko da, uztailaren 21ean, larunbatarekin. Filme guztiak 22:30etan izango dira.

‘Ocean’s Thirteen’, beste ‘kolpe’ bat
Ocean’s saileko hirugarren filma da hau, eta, orain artekoetan bezala, George Clooney ezaguna da protagonista nagusia. Errepartoa primerakoa da, Clooneyz gain, Brad Pitt, Matt Damon, Andy Garcia eta Al Pacino ere agertzen baitira. Danny Ocean (George Clooney) eta bere gizonek arrazoi bakarra dute arrisku haundiko beste kolpe bat emateko: lagun bat defendatzea. Willy Bank-ek (Al Pacino) Tishkoff saldu zuen eta orain Ocean eta bere taldeak Bank izorratu nahi dute, bere kasino berriaren inaugurazioan.

Azur eta Asmar’, animaziozko filma
2006an Michel Ocelot-ek (Kirikou filmaren zuzendariak) egindako animaziozko filme honek, Azur eta Asmar, bi anaien historia kontatzen digu. Bizitzak bortizki banandu zituen bi anaiak Djins maitagarriaren bila abiatuko dira, majiaz eta arriskuz betetako herrialdeetan barrena.

‘Piratas del Caribe’, Sparrow berriro ekinean
Johnny Depp Sparrow kapitain paperean ikusteko aukera dugu berriz ere. 168 minutuko filme luzean, Gore Verbinskik fantasiazko beste istorio bat kontatzen digu. Oraingoan, Lord Cutler Beckett-ek (Tom Hollander) barku fantasma hartu du eta bere kapitain maltzurra, Davy Jones, gatibu hartu du. Baina Jack Sparrow, historia guztiko pirata arriskutsuena Davy Jones-en bodegan gordeta dago, Kraken piztiarekin izan zuen borroka eta gero. Will Turner (Orlando Bloom), Elizabeth Swann (Keira Knightley) eta Barbossa kapitaina (Geoffrey Rush) Brethreneko gorteko 9 loreak batu nahian dabiltza, Beckett eta bere barkua garaitzeko. Sparrow askatzeko Singapurrera jotzen dute, Sao Feng pirata txinarraren kontra borrokatu eta behar duten ontzia lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!