2007KO Axeri Bila lasterketako, Atleta osoa probako, palankari txapelketako eta San Joan jaietako argazkiak ikusi nahi dituenak www.kronika.net helbidean du aukera. Hernaniko Kronikako web orrian sartu eta eskubiko aiekan daude argazkietara sartzeko sarrera zuzenak. Bertan argazki ugari daude. San Joan jaietakoei dagokienean, egunez egun daude sailkatuta, eta egunaren barruan ekitaldiz ekitaldi. Argazkiak txikian azaltzen dira eta bi aldiz klikatuz gero haundiagoan ikusteko aukera ematen du.
Eskuratu nahi dituztenentzat
Argazki sail honekin hiru kirol ekitaldi eta San Joanak iruditan ikusteko aukera eman nahi izan da eta asko jarri dira, bakoitzak nahi duena bilatu ahal izateko. Horrez gain, norbaitek argazkiak eskuratu nahiko balitu ere badu aukera. Horretarako bi aukera ditu: web orrian agertzen den helbidiera e-mail bat bidaltzea, aukeratu dituen argazkien eguna, ekitaldia eta erreferentzia jarrita (argazkiak haunditzean azpian agertzen da erreferentzia. Adibidez: San Joanak, ekainak 23, txupinazoa plazatik eta txupinazoa plazako giroa 17). Prezioa: Dobera-Kronikako bazkideentzat 0,5 euro argazkiko. Gainerakoek euro 1 argazkiko.