Goiz Eguzki jubilatu etxeak Galizia eta inguruetara irteera antolatu du, irailaren 26tik urriaren 5era. Bidaiaren aurkezpena eta izen ematea datorren asteazkenean egingo dira, uztailaren 18an, arratsaldeko 17:00etan, Goiz Eguzkin. Lehenengo izena ematen duten 55 lagunek ziurtatua izango dute bidaiarako lekua, eta plazen zozketa uztailaren 27an egingo da. Pertsonako prezioa 480 euro da, logela doblean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!