San Fermin jaiak pasa ondoren, Hernaniko Galarreta pelotalekuan berriz ere hasiko dira erremonte jaialdiak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gaur lau partidu jokatuko dira: Ibarzabal-Astibia/Zulaika-Martinez, Bitoria-Aizpuru/Etxeberria IV-Urrutia, Agirresarobe-Agirrezabala/Urriza-Ion, eta Sarasua-Etxezabal/Larrea-Gaztelu. Gaurko jaialdiaz gain, astearte, ostegun eta larunbatetan ere erremontea ikusteko aukera izango da Galarreta pelotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!