Euskal Herriko Graffiti lehiaketako txapela Berrizera

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 15a, 02:00

Topagunea Euskera Elkarteen Federazioak antolatutako Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketako finala jokatu zen atzo Gernikan eta lehen saria Berrizera joan zen, Garikoitz Arregiren eskutik. Kolorez busti lanak jaso du saria; bigarren saria, berriz, Jabier Landa eta Javier Murillo uhartearrek irabazi zuten Artearen iraultza graffitiarekin; eta hirugarrena Eneko Azpiroz eta Arantxa Txoperenak irabazi zuten Iruña-Gernika lanarekin. Atzoko finalera 10 graffitirik onenak pasa ziren eta tartean Iñaki Herrero hernaniarrarena. Atzo Gernikan izan zen grafitia egiten, argazkian ageri den moduan. Herrerok laguntzailea ere izan zuen, gainerako graffitigileek bezalaxe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!