Kaxkoa pronto-pronto dago bihar Karmen jaiak hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 15a, 02:00

Bihar, Karmen eguna, Hernaniko Kaxkoan festa haundia izango da, hasi goiztetik eta iluntzera arte. Festak berreskuratu zituztenez geroztik arrakasta haundia izan dute Karmenek eta eguraldiak laguntzen badu, bihar ere jende dezente bilduko da. Goizean diana eta haurren jokoak izango dira eta eguerdian txupinazoa bota eta Julia Ayerra izendatuko dute Kaxkoko alkate berri, urte osorako. Ondoren, Pineda harategira joan eta bertan egingo zaie omenaldia Juan Manuel Pineda eta Benita Urruzola senar-emazteei.

Herri bazkaria
Herri bazkaria Plaza Berrin izango da eta ondorenean karta jokoak, Andre Kalean eta Kale Nagusian. Bikoteek gizon eta emakumez edo emakumez osatuak behar dute izan. 20:00etan sardina jana eta musika izango dira, festari amaiera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!