Hernaniko igerilariak txukun

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 14a, 02:00

Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren asteburuan Tolosan eta Hernaniko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Adina libre denez, helduagoen aurka lehiatu ziren hernaniarrak eta ezin izan zuten dominarik ekarri. Alazne Egizabal, Maitane Danborena, Itziar Gonzalez de Celis, Leire Gonzalez de Celis, Miren Bordaji, Jon Ander Izuzkiza, Gabriel Gartzia, Axel Allur eta Iñigo Etxanizek hartu zuten parte. Datorren asteburuan Euskadiko txapelketako jokatuko dute Iruñan eta domina batzuk lortzeko helburua eramango dute hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!