Antzinako kotxeen VI. igoera eta erakusketa gaur Aranon

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 14a, 02:00

Uztailaren 25etik 29ra izango dira Aranoko festak, baina gaur aurreratutako emanaldi bat badute. Antzinako kotxeak izango dira Aranon, aurten VI. aldiz. Donostiako Anoeta Hoteletik atera eta Ugaldetxon egingo dute hamaiketakoa, eta bazkal ordurako izango dira Aranoko plazan. Arratsaldean plazan egongo dira antzinako kotxeak jendeak ikusi ahal izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!