Hernaniko trainerua eta KAE2ko gainerako 9 traineruak Donostiako uretan neurtuko dituzte indarrak gaur, arratsaldeko 18:00etan, Kontxan.
Orain artean hiru estropada jokatu dira KAE2 mailan eta hernaniarrak laugarren postuan dijoaz sailkapenean. Lehen estropada bigarren postuan amaitu zuten, bigarrena laugarren postuan eta lehengo asteburuan, seigarren postuan. Hernaniarrak kategoriako onenekin dabiltza lehian eta txanpa onegia hartzen ez diote utzi nahi aurrekoei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!