Olatz Altuna Euskadiko plusmarkista berria, Ordizian lehiatuko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 14a, 02:00

Olatz Altuna igerilari hernaniarrak Euskadiko errekorra ondu du 50 metro libre modalidadean, 25:98 marka eginda. Hori duela bi aste izan zen, Tolosako igerilekuan, kluben arteko Euskadiko txapelketan. Joan den astean, berriz, Gipuzkoako txapelketan, Tolosan hau ere, marka berbera egin zuen, eta zentesima bategatik ez zuen berriz ere marka ondu.

Gaur eta bihar Ordizian eta datorren astean Espainiako txapelketan

Gaur eta bihar Euskadiko txapelketan ariko da Altuna eta lau probetan hartuko du parte: 50 metrotan, estilo librean, tximeletan eta bular estiloan; eta 100 metrotan, estilo librean. Datorren asteburuan, berriz, Bartzelonan izango da Espainiako txapelketan, eta domina lortzea izango du helburu. Aste guztia bertan pasako dute Barduliako igerilariek probetarako entrenatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!