Udalekuetan 518 ume dituzue. Hau guztia nola domatzen da, nola koordinatzen da?
Tropa guztia dominatzeko 3 adin tartetan banatzen dugu, eta talde bakoitza independientea izaten da ekintza jakin batzuetan izan ezik. 3-4, 5-6 eta 7-8-9 dira hiru adin taldeak, eta talde bakoitzak bere monitoreak eta koordinatzaile bat dituzte. Horrela antolatuta ez da hain zaila guztiak koordinatzea.
Eta guzti honetan zein da koordinatzaile eta zuzendariaren lana?
Koordinatzaileen lana da monitoreen beharrak betetzea: materiala prestatu, lekuak hartu... hala ere, lanik gehiena hau guztia prestatzeko hartzen dugun asteburuan egiten da eta behin hastean ondo funtzionatzen da. Zuzendariak, berriz, Udaleku, Udaletxe eta Enpresaren arteko zubi lana egiten du. Zuzendariak hau guztia martxan egoteko egiten du lan, ez da hainbeste zentratzen ekintza konkretuetan.
Antolakuntzaz hitz egin dugu, baina inprobisazioak ere izango du bere tokia?
Eguraldiaren arabera inprobisatu behar da. Egun guztietan zer egin behar den programatua dago, eta aste bakoitzeko, eguraldi txarra egingo duen egun bat kalkulatzen dugu. Bat baino gehiago bada, inprobisatzen hasten gara, ahal den gutxiena inprobisatzen dugu, baina egokitzen da. Aurten adibidez, eguraldiarekin tokatzen ari zaigu inprobisatzea, eta estalpea dagoen tokietara jotzen dugu: Biterin zinea ikusi, eskolak uzten dizkigute, Atsegindegi ere erabiltzen dugu... gainera hemen lanean ari diren begiraleetako askok esperientzia badute, eta ideiak izaten dituzte egoera horietarako. Aurten gainera, lehendik lanean aritu diren monitoreak eta berriak elkartu dira eta horrek esperintzia eta ideia berriak bat egitea ekarri du.
Pixkanaka pixkanaka haur kopurua gora dijoa. Hain ondo pasatzen dute, eta horrez gain gurasoek ere badute eragina?
Bi gauzak pixka bat eta batez ere gurasoena, eta horren ispilu da eskaerak izaten ari dira arratsaldetan ere udalekuak egiteko, abuztuan ere egiteko, ordutegia zabaltzeko eta abar. Haurrek ondo pasatzen dute, baina berentzat obligazio txiki bat ere bada.
Erantzukizun haundia izango da zuena, geroz eta gehiago eskatzen zaie haur zaintzan dabiltzanei?
Aurten ez dugu kejarik izan, baina egia da erantzukizunak ondo zehazten direla orain: haur bat lehenago joango bada sinadura behar du, bakarrik joateko baimena... esperientziak esaten du bada ezpada aurretik ondo zehaztu behar dela erantzukizunarena.
Titulazioak eta aparte utzita, zer behar du haurrekin lan egin behar duen pertsona batek?
Gogoa da garrantzitsuena, motibazioa izan eta motibatzen jakitzea, eta nola ez erantzukizuna izatea. Baina hori denborarekin ikasten da gogoa izanez gero.
Urtez urte errepikatzen dira ekitaldi batzuk. Zer dela eta?
Batetik umeek eta begiraleek ondo pasatzen dutelako eta bestetik herritarrek ere beren neurrian parte hartzen dutelako ekintza horietan. Inoiz ez dugu zalantzan jartzen San Fermin festa kenduko denik, edo ur festa edo begirale bila. Herritarrak, dendariak eta komertzianteak asko inbolukratzen dira ekintza hauetan gainera, ohitu egin dira ekintza hauekin. Mesede bat eskatu izan denean beti erantzun digute eta oso gustora gaude. Azken batean giroa ematen dio herriari hainbeste ume ikusteak eta jendeari gustatu egiten zaio.
Uztaila bukatzean hobeto lo egingo duzue?
Agian jaiki eta lehendabiziko gauza ez da izango eguraldiari begiratzea. Arazoa horixe da, gainerako guztia prestatua dago. Kezkak beti izaten dira, baina lorik ez dugu galtzen.