Begiraleen bila ibili behar izan zuten atzo udaleku irekietako neska-mutilek kalean gora eta behera. Ondo mozorrotuta zeuden aurtengo begirale galduak, baina neska-mutilek antzematen zien aurretik pasatzean ez zirela, kristal garbitzaile, udaltzaingo, maniki, kale garbitzaile, kartero edo top manta normalak. Taldeek mozorrotutako monitore guztiak harrapatu behar zituzten eta festa polita jarri zuten kalean barrena.
Karmen jaietan festa
Datorren astelehenean Karmen jaietan hartuko dute parte udalekuetako haurrek, Kaxko elkartearekin batean antolatutako jolasetan. Arrautza-goilara, garai bateko uztaia, lokarri lotzea, arrauna, globoak puztu, lotu eta besarkatuz puskatzeko jolasa, globo lasterkea, goxokiak urtean, intxaur jokoa eta abar luze bat izango dituzte. Umeak taldeka ibiliko dira batetik bestera eta guztiak pasako dituzte, goiza bukatzerako. Datorren ostiralean, berriz, ur festa izango dute udaleku irekietan.