Herri Urratseko antolakuntza batzordeak jakitera eman du 2008ko Herri Urrats festarako logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dutela. Zenbait baldintza hartu behar dira kontuan, besteak beste: ondoko informazioa eramatea: Herri Urrats, 2008ko maiatzaren 11n; Senpere eta lema ´mende laurdena bide erdia`; soporte desberdinetan jartzeko egokia behar du... Lanak irailaren 17a aurretik bidali behar dira Baionara eta irabazleak 300 euroko saria izango du. Informazio gehiagorako: elkartea@herriurrats.com edo
0033 (0) 559 52 26 89 telefonoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!