Natza kultur elkarteak antolatuta, Paradise Now filma jarriko dute gaur, Aralar taberna kanpokaldeko plazan. 2005ean hainbat herrien artean egindako filme horrek Palestinaren eta Israelen arteko gatazka azaleratzen du eta beren bizia ematea erabaki duten bi gazteren azken orduetako erretratu gordin eta gogorra ematen du. 22:00etan hasiko da filma eta euria egingo balu atzeratu egingo lukete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!