Wukron jarraitzen dugu

Kronika - Erredakzioa 2007ko uzt. 12a, 02:00

Kaixo guztioi. Hemen denak oso pozik dabiltza euritan, horrek lasaitasuna ematen baitie urte osorako. Angelek dio gehiagotan etorri behar dugula, gu etorri garenetik egunero ari duelako euria. Egia esan, gaur ez nago oso inspiratua, baina idatzi egingo dizuet, ez baitakit bihar idatzi ahal izango dudan. Ondo gabiltza, baina pixka bat nekatuta. Altuerak eragin egin digula dirudi, edozein esfortzu eginda, Adarra igo dugula ematen baitu. Atzo, kafe orduan, bi etxeetara gonbidatu gintuzten, eta horietako batean jota geratu ginen. Ez zeukaten ezer etxean eta kafea, 20 alerekin, azukrerik gabe, eta garbitasun egoera txarrean egin ziguten. Hala ere, munduko maitasun guztiarekin hartu genuen. Etxe horretan bost anai-arreba dira eta bi lanean ari dira, baina besteek ez dute pulamentu haundirik, eta eguneroko gauzak ez ahaztutzeko beti ibili behar omen du baten batek beren atzetik. Angelen esanetan, ez dago arrazoirik etxe horrek baldintza txarrak izateko, gainontzekoek bezala jasotzen baitute. Baina gure munduan bezala, jende guztiak ez du pulamentu bera. Hurrengo etxean, berriz, oso gustora egon ginen, hango neskatilek oso garbi zeukaten dena eta egin zuten zeremonia oso polita izan zen. Esan bezala, denek jasotzen dute berdina, baina ez dute berdin erabiltzen, eta jarraipen egokia egitea oso zaila da. Gauean, neska baten etxera joan ginen opari batzuk ematera; musika kaxatxo bat eta lepokoak egiteko materiala eraman genizkion. Neska hau bere kurtsoko onena izan da, eta gure bisitarekin alaitasaunez bete zen. Esan zigun eskolako zeremoniara berak bakarrik joan behar izan zuela. Gainera, bortxatu egin zuten duela ez asko, 12 urte baino gehiago izango ez zituen neska hau. Barkatu, baina horrela da. Hala ere, energia eta kariñoa jaso genuen denen partetik. Goizean, aurreko mezuan aipatu genizuen kontu hori errepikatu genuen, hezurrena, eta egin zuten lana errekonozitu nahian, Hernanitik ekarri genituen turuta batzuk oparitu genizkien. Ikustekoa izan zen misiora bueltan antolatu genuen zirkoa, txaranga ematen genuen. Polita izan zen. Besterik gabe, muxu haundi bat denontzat.

Mertxe Jimenez eta Maria (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!